Abendañoko harribitxiak mehatzetik badoaz!

2013/05/30


Mehatzetik badoaz! Abendañoko harribitxiak mehatzetik badoaz! Harribitxiak, denboraren poderioz leundutakoak; irakasleen laguntzaz leundutakoak; gehiago edo gutxiago leundutakoak baina... inoiz baino distiratsuago badoaz! Azkenik mehatzetik irtengo dira! Pena handiz agurtuko zaituztegu eta etorkizun oparo eta distiratsua opa dizuegu. Etorkizuna... Zeinen hitz zabala eta zehatza aldi berean. Etorkizuna. Etorkizun distiratsua duzue aurretik Abendañoko harribitxiak. Distira egiten jarraitzea espero dut eta etorkizunean distira hori inoiz ez galtzea gustatuko litzaidake. Mundu ilun honetan zuok etorkizuna zaretelako. Zuok zarete geure etorkizunaren argia eta distira. Bidai ona izan eta etzazue inoiz distira hori galdu. 

MAISU IKER 

0 iritziak: