Agur ikastola, agur!

2013/05/31

Agur Abendaño
Abendaño agur esan behar dizugu, urte honetan bukatzen dugulako. Asko ikasi , sentitu eta lagun minak egin ditugu. Ez dakigu nola esan; beno badakigu, goxoki modukoa izan zara baina goxokia ez denez inoiz ere agortuko hori nire bihotzean eramango dut betirako. Tristura sentitzen dugu joan behar dugulako. Hemen jolas asko asmatu ditugu: ikastola jokua, monstrua eta lasainuki jolasa. Abendañoko festak urtero desberdinak izan dira. Urte onetan estraskolarretan graffitia hasi da eta spraiekin margotzen da. Korrikaren graffitia lau pareta erabili genituen egiteko. Txango izugarriak egin ditugu, bat planetario batera, beste bat Olarizura. Gure gelan egunero esuzte bat egon da. Lehenengo urtean patio berria, klase handia izan genuen. Kontrol zailak egin ditugu baina hurrengo urteetan zailagoak egingo ditu.
Aiala, Izaskun eta Iordanka
_______________________________________________________________________
Urte hauek Abendañon oso onak izan dira.
Primeran pasatu dugu, egun guztietan gure lagunekin jolasten eta ikasten.
Pena handia emango digu hurrengo urtean klaseko neska-mutilak eskola desberdinetara joango garelako baina horrek ez du inporta lagunekin geratuko garelako. Enrikeren txiste txarrak faltan botako ditugu.
Agur Abendaño!!!!
Eta ondo pasa.
_________________________________________________________________________
Alejandro, Lola, Iker, Estibaliz, Andres eta Eloy.

Agur, Abendaño. Pena asko ematen digu zuri agur esan behar izatea. Gauza asko bizi izan ditugu urte hauetan: txangoak, festak, txiste barregarriak, istripuak....eta batez ere asko ikasi dugu. Dena dela, ez da dena festa izan bronka asko jasan izan behar dugulako, batez ere, azken urteetan.
Hainbat joku asmatu izan ditugu antzinatik; patioetan azpertsen ginenean. Hala ere, oso momentu oroigarri bizi izan ditugu, esate baterako, Enrikeren agurra.

Amaya, Maider,Ane eta Aitziber
___________________________________________________________

Urte hauek oso onak izan dira, baina institutora joan behar gara.
Etorri ginenean oso txikiak ginen eta orain oso handiak gaude.
Abendañon oso ondo zaindu gaituzte eta irakasleak oso onak izan dira: Aurora, Lourdes Arruti, Enrike eta Iker.
Irantzu,Ander,Lorena eta Sheila

_________________________________________________________________________
3 urte genituenean Abendañoko ikastola txikira joan ginen eta 12 urterekin Abendaño utziko dugu. Nieves gure lehen irakaslea izan zen eta oso ona izan zen gurekin. Eta gure azkenekoa Iker izan da, askoz gogorragoa.
Urte hauetan zehar gauza asko ikasi ditugu, adibidez: gehiketak, kenketak, biderketak, zatiketak, erro karratuak ...
Pena handia ematen digu Abendañotik joatea, gauza asko bizi izan ditugu eta: festak, txangoak ...
Eta hainbat irakasle agurtu ditugu.
Josué, Adrián eta Ibon
Kaixo! Gu Guillermo eta Mikel gara,6.Ako
ikasleak. 3 urte genituenean hasi ginen eta ume txikiak ginen. Baina gaur egun, 6. mailan gaude eta 12 urte ditugu. 9 urte hauetan oso ondo pasatu dugu eta asko ikasi dugu irakasle askorekin: Nieves, Aurora, Lourdes, Enrike eta Ikerrekin.
Klasekoak oso bihurriak izan gara eta hainbat errieta jasan ditugu. Baina nagusiak egin gara eta denborarekin jarrera hobetu dugu, azkenengo urte honetararte.
Hurrengo urtean DBHra pasatuko gara, baina ez da izango berdina. Txikienak izango gara berriro, 3 urte genituenean bezala.
Beno, honekin bukatu dugu, eta gauza bat esan nahi dugu:
Agurrrrrrrrr Abendaño!!!!!!!!!!!!!!!!!


Abendañoko harribitxiak mehatzetik badoaz!

2013/05/30


Mehatzetik badoaz! Abendañoko harribitxiak mehatzetik badoaz! Harribitxiak, denboraren poderioz leundutakoak; irakasleen laguntzaz leundutakoak; gehiago edo gutxiago leundutakoak baina... inoiz baino distiratsuago badoaz! Azkenik mehatzetik irtengo dira! Pena handiz agurtuko zaituztegu eta etorkizun oparo eta distiratsua opa dizuegu. Etorkizuna... Zeinen hitz zabala eta zehatza aldi berean. Etorkizuna. Etorkizun distiratsua duzue aurretik Abendañoko harribitxiak. Distira egiten jarraitzea espero dut eta etorkizunean distira hori inoiz ez galtzea gustatuko litzaidake. Mundu ilun honetan zuok etorkizuna zaretelako. Zuok zarete geure etorkizunaren argia eta distira. Bidai ona izan eta etzazue inoiz distira hori galdu. 

MAISU IKER