EUSKARA

Ideiak testu mota ezberdinak lantzeko

http://www.hiru.com/lengua/narracion-y-descripcionhttp://narracion.wordpress.com/

http://www.slideshare.net/sastarri/narrazioa-ihttp://www.slideshare.net/sastarri/narrazioa-i

http://www.slideshare.net/sastarri/narrazioa-1http://www.slideshare.net/sastarri/narrazioa-1


IPUINAK
 

LURRA DESAGERTU OTE DA?
  Istorio  hau  amets  bat  izaten  duten  bi  neskekin  hasten da. Neska  horiek  Alicia  eta  Arantxa  zuten  izena.  Amets  honetan  Lurra  desagertzen  da  gizakiok  kutsatzen  dugulako. Ametsa  izan  ondoren  Alicia  eta  Arantxa  oso  kezkatuta zeuden  eta  haien  hirien  biztanleei  gutxiago  kutsatzea proposatu  zieten.  Adibidez:  garraiobide  publikoak  erabiltzea, ura  aurreztea,  birziklatzea,  plastikozko  poltsak  ez  erabiltzea energia  aurreztea…
 Jendea  berehala  hasi  zen  autobusez  edo  bizikletaz  joaten  leku  batetik  bestera,  ia  jende  guztiak   birziklatzen  zuen  eta  erosketak  egitean  ez  zuten  plastikozko  poltsak  erabiltzen  eta  horrela  pixkanaka,orain  gutxiago  kutsatzen  hasi dira.     
 Egun  batean,  Eguzkiak Ilargia  eztulka  ikusi  zuen  eta  galdetu  zion:
 -Ondo zaude?
 -Ez,  buruko  mina  dut  eta  egun  osoan  zehar  eztulka    egon  naiz.
 -Medikuarengana  eramatea  nahi  duzu?
 -Bai  bai,  ahal  baduzu  eskertuko  nizuke.
 Eguzkiak  Jupiterrengana eraman zuen,  Jupiter medikua zelako. Ilargia  aztertu  ondoren  esan  zien  Ilargia  oso  gaixorik zegoela  gizakiek  asko  kutsatzen  dutelako,  ozono  geruzak zuloak  izatea  lortu  dute  eta  Lurrean  sortzen  diren  gas toxiko  guztiak  espaziora  joan  dira  eta  Ilargia  Lurraren ondoan  dagoenez,  gas  toxiko  guztiak  Ilargiari  iritsi  zitzaizkion  eta horregatik  gaixorik  jarri  da.  Eguzkia  oso  haserre  jarri  zen bere  laguna  zelako  eta  asteroide  bat  kontratatu  zuen Lurraren  kontra  talka  egiteko  eta  Lurra  hondatzeko.
Egun batzuk pasatu eta gero, asteroide  batek  Lurraren  kontra  talka  egin  zuen,  tsunami  ikaragarri  bat  sortu  eta  mundu  osoa  hondatu  zuen,  hiri  bat  izan  ezik,  hiri horretan  gutxiago  kutsatzen  zutelako.  Hiri  hori  Alicia  eta  Arantxarena zen  eta  haiei  esker  ez  da  hondatu.

  Amaya  Velasco  Alonso
  (Ikastolako 2012ko Ipuin Lehiaketan saritua)


                                  

1.964an, herri txiki batean , Vitogas deitua familia behartsu bat, bizi zen etxe txiki batean, ibaiaren ondoan.
Egun batean, oso eguraldi ona egiten zuena, seme zaharrenari, Davidi, perretxiko bila joatea bururatu zitzaion.
Konturatu gabe etxetik urruntzen hasi zen eta bat-batean ekaitz handi batek harrapatu zuen. Ikaratuta, korrika egitera hasi zen, aterpe bila. Urrunean haitzulo bat ikusi zuen eta agudo sartu zen.
Sartzerakoan ate bat ikusi eta irekitzea erabaki zuen. Barruan pirata uhartea eta lurrean mapa bat aurkitu zituen. Mapa irekitzean uharte bat margotuta ikusi zuen, altxor batekin erdian seinalatuta. Orduan, altxorraren bila joatea erabaki zuen. Jarraibideei erreparatuz arrisku handiak gainditu zituen: tigrez betetako oihanak ibiltzea, marrazoez gainezkako aintziretik igeri egin, errekak krokodiloekien zeharkatzea eta abar... Baina,azkenean altxorra aurkitu zuen.
Kutxa irekitzean ilusio handia eman zion, zeren urrez eta bitxiez beteta zegoelako. Hura hartzea erabaki zuen, etxera eramateko.
Bide erdian, gizon behartsu bat ikusita, urre piska bat eman zion. Davidek zoriontsu jarraitu zuen bidea eta urrunean bere etxea ikusi zuen. Korrika joan zen, eta bere gurasoek, kezkatuta, galdetu zioten ea non egon zen. Davidek kontatu zien bere gurasoei zer gertatu zitzaion eta denen artean erabaki zuten zer egin altxorrarekin.

                                                                        


Denboraren Makina

Ane, Amaya eta Maider hirian bizi ziren. Hektor doktorearen esperimentuak frogatzen zituzten.
Egun batean H.D.ak deitu zien bere Denboraren Makina frogatzeko. Neskak joan ziren, erakutsi eta berehala sartu ziren, sakelako telefono berezi batekin badaezpada ere, 2120. urtera joan ziren:
-Zenbat teknologia! - esan zuen Anek.
-Nolako jantziak! - esan zuen Amayak
-Zenbat tramankulu – jarraitu zuen Maiderrek
Sakelako telefono bereziarekin esan zioten H.D.ri
-Oso desberdina da – esan zion Amayak
-Eman dezakezue buelta bat – erantsi zuen H.D.ak
-Ez da ideia txarra – erantzun zioten.

Erosi zituzten jantziak oso desberdinak ziren eta eskerrak euroa zegoela. Han, txartel batean dirua zuten eta handik sartu eta atera egiten zuten. Kaleak ikustean konturatu ziren zabalagoak zirela, gainera hobeto ibiltzen zen handik. Etxeak ikusten ibili ziren, altuagoak ziren. Parkeak bazeuden ere , baina gutxiago. Gauza asko zuten , bitxiena zen jendeak auto hegalariez bidaiatzen zuena.
Geroago H. D.ak deitu zien:
-Atea ireki behar duzue itzultzeko - esan zien.
-Non? - galdetu zuen Maiderrek.
-Teknologia mendian. Atea irekitzeko tresna bat beharko duzue: tresna karratua, bi antena eta botoitxo gorria ditu – erantun zion H. D.ak
-Eskerrik asko – esan zioten hirurek.

Ez zekiten mendia zein zen eta mutil bati galdetu zioten. Mutilak neskei lagundu zien igotzen. Tramankulua mendiaren gailurrean zegoen. Asko kostatu zitzaien igotzea, baina iritsi ziren. Eskerrak eman zioten eta bueltatu ziren.
Sano-sano iritsi ziren. Neskek gauza guztiak erakutsi zizkioten eta oso ondo pasatu zuten aurrerantzean. 

                                                              Aitziber 

 
URBIONGO ALTXORRA


Bazen behin Iker izeneko mutiko bat. Iker Kobaleda izeneko herri batean bizi zen eta esploratzailea izan nahi zuen.
Egun batean, Iker herriko plazatik zihoala, gizon zahar bat lurrera erori zen. Iker joan zen gizonarengana eta gizonak hauxe esan zion:
-Ez dago denborarik, hartu mapa hau eta bilatu altxorra.
Eta hori esanda, gizonak itxi zituen begiak.
Ikerrek galdera asko zuen: Nor ote zen gizon hori? Non zegoen altxorra? Aurkituko luke altxorra?
Mapa zabaldu zuen, eta bertan horrela irakurri ahal zen: “Urbiongo altxorra”.

Ikerrek bere lagunak deitu zituen eta hurrengo goizean Iker, Ibon, Alejandro eta Ander Urbion mendira abiatu ziren. Mapan jartzen zuen altxorra Dueroren iturburuan zegoela. Lagunak Duero ibaia bilatzen hasi ziren, eta ordu bat geroago Alejandrok, azkarrenak, aurkitu zuen errekatxo txiki bat. Eta errekaren ondoan, kartel batean, DUERO irakurri ahal zen.

Lagunek jarraitu zuten ibaia,eta,hiru ordu geroago, Dueroren iturburuan zeuden. Lagunak hasi ziren altxor bila, bakoitza alde batetik, baina Ikerrek zeukan mapa. Iker hasi zen ibiltzen, eta bat-batean gelditu zen. Mapan ikusten zen altxorra bere oinen azpian zegoela. Ikerrek pausu bat eman zuen, eta erori zen. Altxatu eta ez zuen sinesten ikusten ari zena: milaka eta milaka urrezko txanponak, diamanteak eta koroak. Baina Ikerrek diru pixka bat hartu eta, gainontzekoa, utzi zuen beste egun baterako.

Ikerrek dirua banatu zuen lagunen artean eta Kobaledara abiatu ziren. Jaistean, Ander erori eta orkatila haustu zuen. Baina, hori ez zen problema izan. Eta horrela, aberatsak egin ziren betirako, nahiz eta diru asko behartsuei eman.
Hogei urte geroago, mundua egonkortu zen eta Iker esploratzaile ospetsua bihurtu zen.

                                                      MIKEL HERAS
 
Lamien perla

Duela urte asko, Euskal Herrian, hainbat izaki mitologiko zeuden, haien artean, noski: Lamiak
Lamiek emakumearen gorputzarekin antza handia zeukaten, gauza bat izan ezik:oinak.
Oinak ahatearen bezalakoak ziren...
Beno, haz gaitezen ipuinarekin:

Dena bart hasi zen, ibai ertzean.
Lamiak oheratu berriak ziren eta dena zegoen lasai. Baina, bat-batean piratak heldu ziren eta bilatzen ari zirena aurkitu zuten: Lamien perla miresgarria.
Lamiak goizean konturatu ziren falta zitzaien altxorraz, eta perlaren bila joatea
erabaki zuten.
Lamiek itsasoa eta ozeanoa zeharkatu behar izan zuten. Baina, halako batean, piratak ikusi zituzten eta berehala plan bat egitea erabaki zuten.
Hauxe zen beraien plana:''Gauean, piratak oheratu ondoren, itsasontzia erasotu eta perla berreskuratu.''
Horrela egin zuten eta hurrengo egunean bueltatu ziren harribitxiarekin.
Eta hala zan hala ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera Gasteizko plazan.

                       Ane O.5ºA

 
ETTE ELEFANTEA

Bazen behin, ikastola batean, bi neska oso lagun onak zirenak , Charo eta Veket izenekoak.
Ostiral batean ikastolatik atera eta gero jolastera joan ziren. Orduan bere Olmo lagunarekin topatu ziren.
Hirurok parke txiki batera joan ziren jolastera. Ezkutaketan jolastu ziren . Charo tutuaren barruan ezkutatu zen eta Veket hegazkinaren barruan. Olmo harrapatzailea zenez, neska bila joan zen.
Lehenengoz estatuaren atzean begiratu zuen; ondoren , zuhaitzean eta azkenik itsasontzira begiratzera joan zen eta...
-Azkar , begira , zatozte hona!!
Neskak ziztu bizian joan ziren:
-Begira elefante bat da.
-Ette jarriko diogu izena.
Laurok etxera joan ziren, elefantea gosea zegoen.
Jateko mahatsak eman zizkioten eta jolastera joan ziren.
Baino, egun batean konturatu ziren Ette ezin zela hiri baten etxe batean bizi, eta zoo batera eramatea erabaki zuten.
Geroztik, astero joaten ziren Ette bisitatzera.
Eta denok pozik izan ziren betiko.

Anonimoa