Txoriak-txori

2010/03/16

Gaurtik abian!

2010/03/15


Hasiera ofiziala eman digute gaur.Goizetik aukera geneukan ,wifia-ren bidez, bai ikastolako sarean bai interneten sartzeko. Eta horrela egin dugu.Gure lehen urratsa izan da posta kontua irekitzeko, nahitaezkoa dela ez bakarrik gure harreman sarea osatzeko,baizik eta blog honetan parte ahal izateko.Izan ere,hurrengo sarrerak eta komentarioak bakoitzaren izenean joango dira eta ez bosgarrena-ren izenean orain arte gertatu den bezala.

i-gela

2010/03/10


I-gela
Igela
hitza behin baino gehiagotan aipatu dugu bitakora honetan.Aurreko egunean zalantzan ibili ginen gure izena aldatzeko eta "Abendañoko harribitxiak" deitu beharrean "I-gela"deitzea. Zergatik? Informatika gela adierazteko.Orain gure gela desberdina delako, ordenagailuak eta arbela digitala ditugulako,alde batetik.Eta beste aldetik,gure ordenagailuak berdeak baitira.Guzti hau gutxi izango balitz, gure blog-maskota San Antonioko igela da:ederra,begi gorrikoak,eta berdea,jakina. Dena den,erabakia ez dugu oraindik hartu.Itxoingo dugu wifia eta dena martxan jarri arte. Ondoren denon artean erabakiko dugu zer egin,aldatu edo harribitxiak mantendu. Igelio

bideoa

2010/03/09

ezbaian

2010/03/04

Ai Zapotxin!

Ai Zapotxin!
Ez dago zer egin
Enrike,Rakel
Ta Marivirekin

Refreskatu nahi dugu
esku ta burua
frontoian ipintzea
igeri lekua

Bosgarren A klasetik
nahi dugu atera
las Vegas-era joan
guztiok batera

Ez dugu kirolazko
gu gara arraroak
soinketa gehiago nahi
dugu klase osoak

Gure patioa da
oso txikitxoa
nahi dut futbol zelaia
eta belarrezkoa.

Ikastolan lan ta lan
gehiena da mate
jolastorduan egon
nahi dut ordubete

Kokoteraino nago
zerba eta purea
jantokian nahi dugu
janari hobea

Gure eskuak garbitzen
egun santu osoan
guk eskatzen ditugu
toallitak dohan

Gaur egungoko ez dira
gure gustukoak
nahi dugu liburuak
elektronikoak

Inguru ta liburu
ez dut nahi mantendu
horretarako hobeto
azterketak kendu

Salburura joatea
ez dugu atsegin
mundua ezagutzeko
irteerak egin.

Klasean beti gaude
azpertzen zeharo
informatikan pasa
denbora gehiago

Klasean inoiz gaude
jolasten aritzen
klasean beti gaude
mateak egiten

IKASLEAK 5.A

Gaur primeran
Gaur ikasi dugu gure"i-gelan" sartzen.Pizterakoan bi aukera ditugu:Linux edo XP.Baina guri interesatzen zaiguna zen igela nolakoa den ikustea eta zenbat gauza egin dezakegu. Gehienok gure gustuko pantaila jarri dugu eta gero irakasleak esan digu aldez aurretik prestatutako deskribapena ordenagailuan idazteko eta ondo apaintzeko:izenburua,alboak,letra mota,koloreak etab.
Idazlana bukatu ondoren,kuxkuxeatzen ibili gara.Soinua eta musika ipintzen, jolasak ikusten eta,bide batez,partida batzuk egiten...Primeran!
Espero dugu gero eta gehiago erabiltzea.
I.A.I.O.

SALBURUARAKO IRTEERA

Pasa den egunean,azaroaren30ean,Salburua natura parkera joan ginen.gasteizko kanpoaldean dago,izotz-pistaren ondoan.Ekosistema ikastea zen helburu nagusia,baina elur-bustia ari zuenez ez genuen basotik ezta aintziratik bueltarik eman.
Ikustokitik ahateak bereizten ikasi genuen,baina nik oraindik nahasten ditut.
Urmaeletik planktona eta beste intsektu batzuk hartu genuen eta mikroskopioz ikusi genuen.Batzuek nazka ematen zuten,baina beste batzuk oso politak ziren.
Ondoren,zubi antzeko leku batera abiatu ginen eta zuhaitz batzuen hostoak aztertu genituen.
Azkenean,eguraldi txarra zegoenez,ikastolara itzuli eta gelan bazkaldu genuen.

Oihane Aberasturi (5.A)


SALBURUA

Atzo Salburuara joan ginen.Autobusean geundenean elur-bustia hasi zen.
Salburua parke natural bat da eta Gasteiz inguruan dago.Gauza asko egin genituen baina eguraldia oso txarra zenez ez genuen Salburuatik buelta bat eman.Egun osoa Ataria zentroan eman genuen.Lehen bideo bat ikusi genuen Salburuari buruz eta oori batzuk eman zizkiguten galderak erantzuteko.Gero nola egiten diren hezeguneak eta elika kateak ikusi genituen.
Hau dena bukaku genuenean hamaiketakoa hartu genuen.
Ondoren,begiratokira joan ginen eta hegaztiak behatu genituen bertan.
Azkenik,ordu biak eta erdietan,autobusa hartu genuen ikastolara itzultzeko.

Jon Fdez. De Gorostiza


BUELTA BAT SALBURUAN

Azaroaren 30ean nire gela kideak eta ni Salburuako eremu babestura joan ginen , eguna pasatzera joan ginen . Baina zorte txarra izan genuen egun kaxkarra izan genuelako. Hori ez zen dena izan , elurra eta euria baino ez genuen. Baina beldurrik ez, jarraitu genuen planarekin . Autobusean pelikula bat ikusi genuen . Azkenean Salburuara heldu ginen, baina atera bezain laster erabat busti ginen . Bat batean ate handi bat ireki zuten eta barruan animalia piloa zegoen,gezurrezkoak , geroago taldeetan banatu gintuzten bisitari ekiteko , nik Laura izeneko andereño bat izan nuen. Lehenik eta behin, bideo bat ikusi genuen eta gero galdera batzuei erantzun behar izan genuen . Gero animaliak ikustera joan ginen eta azaldu ziguten zer zen elika kateak eta nola irudikatzen ziren. Ondoren begiratoki batera joan ginen eta hegazti asko zegoen urmaeletan . Ostean, arrantza egin genuen eta mikroskopioan begiratu.
Azkenik, buelta bat ematera joan ginen euria eta elurrarekin eta bukatzeko maisuek esan zuten klasean bazkaldu behar genuela : ze iskanbila !
A ze egun zoragarria!

Jone Gascó

Argazkiak

2010/02/24