Ongi etorri!

2009/11/04











Aupa Abendaño!
Gaur, azaroaren 4an,erabaki dugu bloga sortzea 5. mailako ikasleekin, A taldekoekin hain zuzen ere. Gure lanak, gure harribitxiak edo lan onenak konpartitu ahal izateko.
Nik ez dakit nola funzionatzen duen, zuek seguru asko ezetz, baina ikasturte honetan argi eta garbi daukat bideratuko dugula. Baietz!
Tramankulo honen helburua izan beharko litzateke gure ekoizpen zoragarria eskegitzea gero denon artean gure lanaz gozatzeko, edo farra egiteko. Ze demontre!
Lortzen badugu ,behintzat, denon parte hartzea, ikaragarria izango litzateke: Hurrats erraldoia teknologia berrien munduan baita gure prestakuntza akademikoan ere. Ala ez? Batek daki.