Argazkiak

2010/02/24

3 iritziak:

bosgarrena erabiltzaileak esan du...

SALBURUARAKO IRTEERA

Pasa den egunean,azaroaren30ean,Salburua natura parkera joan ginen.gasteizko kanpoaldean dago,izotz-pistaren ondoan.Ekosistema ikastea zen helburu nagusia,baina elur-bustia ari zuenez ez genuen basotik ezta aintziratik bueltarik eman.
Ikustokitik ahateak bereizten ikasi genuen,baina nik oraindik nahasten ditut.
Urmaeletik planktona eta beste intsektu batzuk hartu genuen eta mikroskopioz ikusi genuen.Batzuek nazka ematen zuten,baina beste batzuk oso politak ziren.
Ondoren,zubi antzeko leku batera abiatu ginen eta zuhaitz batzuen hostoak aztertu genituen.
Azkenean,eguraldi txarra zegoenez,ikastolara itzuli eta gelan bazkaldu genuen.

Oihane Aberasturi (5.A)


SALBURUA

Atzo Salburuara joan ginen.Autobusean geundenean elur-bustia hasi zen.
Salburua parke natural bat da eta Gasteiz inguruan dago.Gauza asko egin genituen baina eguraldia oso txarra zenez ez genuen Salburuatik buelta bat eman.Egun osoa Ataria zentroan eman genuen.Lehen bideo bat ikusi genuen Salburuari buruz eta oori batzuk eman zizkiguten galderak erantzuteko.Gero nola egiten diren hezeguneak eta elika kateak ikusi genituen.
Hau dena bukaku genuenean hamaiketakoa hartu genuen.
Ondoren,begiratokira joan ginen eta hegaztiak behatu genituen bertan.
Azkenik,ordu biak eta erdietan,autobusa hartu genuen ikastolara itzultzeko.

Jon Fdez. De Gorostiaga


BUELTA BAT SALBURUAN

Azaroaren 30ean nire gela kideak eta ni Salburuako eremu babestura joan ginen , eguna pasatzera joan ginen . Baina zorte txarra izan genuen egun kaxkarra izan genuelako. Hori ez zen dena izan , elurra eta euria baino ez genuen. Baina beldurrik ez, jarraitu genuen planarekin . Autobusean pelikula bat ikusi genuen . Azkenean Salburuara heldu ginen, baina atera bezain laster erabat busti ginen . Bat batean ate handi bat ireki zuten eta barruan animalia piloa zegoen,gezurrezkoak , geroago taldeetan banatu gintuzten bisitari ekiteko , nik Laura izeneko andereño bat izan nuen. Lehenik eta behin, bideo bat ikusi genuen eta gero galdera batzuei erantzun behar izan genuen . Gero animaliak ikustera joan ginen eta azaldu ziguten zer zen elika kateak eta nola irudikatzen ziren. Ondoren begiratoki batera joan ginen eta hegazti asko zegoen urmaeletan . Ostean, arrantza egin genuen eta mikroskopioan begiratu.
Azkenik, buelta bat ematera joan ginen euria eta elurrarekin eta bukatzeko maisuek esan zuten klasean bazkaldu behar genuela : ze iskanbila !
A ze egun zoragarria!

Jone Gascó

bosgarrena erabiltzaileak esan du...

Atzo,martxoaren 1ean ezarri zuten Wifia gure gelan.Baina gure poza...Agur!Esan zigutenean momentuz geldirik egon behar dela, segurtasuna konprobatu arte. Eta ordenagailua ezin dugu erabili nahiz eta sarean edo interneten ez ibili?Uste dut gehiegi itxoiten ari garela, baina egunen batean lortuko dugu.Bestela, zergatik hainbeste propaganda ordenagailu eramangarriekin?
Joxemari

bosgarrena erabiltzaileak esan du...

Ba zen garaia!
Gaur ordenagailu eramangarri berriekin ibili gara.
Bakoitzari bere ordenagailuaren zenbakia eman diote. Ondoren kargatzeko eta gordetzeko armairuan
bere tokia eta zenbakia eman diogu bakoitzari.
Aukera eduki dugu ere paseotxo bat emateko XP baita Linux pixkat ezagutzeko. Ondo pasatu dugu. bihar gehiago.
Maixabel