Gaurtik abian!
2010/03/15

Hasiera ofiziala eman digute gaur.Goizetik aukera geneukan ,wifia-ren bidez, bai ikastolako sarean bai interneten sartzeko. Eta horrela egin dugu.Gure lehen urratsa izan da posta kontua irekitzeko, nahitaezkoa dela ez bakarrik gure harreman sarea osatzeko,baizik eta blog honetan parte ahal izateko.Izan ere,hurrengo sarrerak eta komentarioak bakoitzaren izenean joango dira eta ez bosgarrena-ren izenean orain arte gertatu den bezala.
Egilea: bosgarrena ordua: 19:29 0 iritziak
Etiketak: eskola2.0, gelako jarduerak
i-gela
2010/03/10

I-gela
Igela hitza behin baino gehiagotan aipatu dugu bitakora honetan.Aurreko egunean zalantzan ibili ginen gure izena aldatzeko eta "Abendañoko harribitxiak" deitu beharrean "I-gela"deitzea. Zergatik? Informatika gela adierazteko.Orain gure gela desberdina delako, ordenagailuak eta arbela digitala ditugulako,alde batetik.Eta beste aldetik,gure ordenagailuak berdeak baitira.Guzti hau gutxi izango balitz, gure blog-maskota San Antonioko igela da:ederra,begi gorrikoak,eta berdea,jakina. Dena den,erabakia ez dugu oraindik hartu.Itxoingo dugu wifia eta dena martxan jarri arte. Ondoren denon artean erabakiko dugu zer egin,aldatu edo harribitxiak mantendu. Igelio
Egilea: bosgarrena ordua: 13:59 0 iritziak
Etiketak: eskola2.0, gelako jarduerak
Ai Zapotxin!
Ai Zapotxin!
Ez dago zer egin
Enrike,Rakel
Ta Marivirekin
Refreskatu nahi dugu
esku ta burua
frontoian ipintzea
igeri lekua
Bosgarren A klasetik
nahi dugu atera
las Vegas-era joan
guztiok batera
Ez dugu kirolazko
gu gara arraroak
soinketa gehiago nahi
dugu klase osoak
Gure patioa da
oso txikitxoa
nahi dut futbol zelaia
eta belarrezkoa.
Ikastolan lan ta lan
gehiena da mate
jolastorduan egon
nahi dut ordubete
Kokoteraino nago
zerba eta purea
jantokian nahi dugu
janari hobea
Gure eskuak garbitzen
egun santu osoan
guk eskatzen ditugu
toallitak dohan
Gaur egungoko ez dira
gure gustukoak
nahi dugu liburuak
elektronikoak
Inguru ta liburu
ez dut nahi mantendu
horretarako hobeto
azterketak kendu
Salburura joatea
ez dugu atsegin
mundua ezagutzeko
irteerak egin.
Klasean beti gaude
azpertzen zeharo
informatikan pasa
denbora gehiago
Klasean inoiz gaude
jolasten aritzen
klasean beti gaude
mateak egiten
IKASLEAK 5.A
Egilea: bosgarrena ordua: 18:26 0 iritziak
Etiketak: gelako jarduerak
Gaur primeran
Gaur ikasi dugu gure"i-gelan" sartzen.Pizterakoan bi aukera ditugu:Linux edo XP.Baina guri interesatzen zaiguna zen igela nolakoa den ikustea eta zenbat gauza egin dezakegu. Gehienok gure gustuko pantaila jarri dugu eta gero irakasleak esan digu aldez aurretik prestatutako deskribapena ordenagailuan idazteko eta ondo apaintzeko:izenburua,alboak,letra mota,koloreak etab.
Idazlana bukatu ondoren,kuxkuxeatzen ibili gara.Soinua eta musika ipintzen, jolasak ikusten eta,bide batez,partida batzuk egiten...Primeran!
Espero dugu gero eta gehiago erabiltzea.
I.A.I.O.
Egilea: bosgarrena ordua: 18:26 0 iritziak
Etiketak: gelako jarduerak
